Guri buruz

ONGI ETORRI

Fragatina Edizioak izena du gure argitalpen-proiektuak. Album ilustratuaren generoa da gure argitaletxearen ikur nagusia, eta asmoa, berriz, eremu guztietatik kultura sustatzea eta hedatzea. Mundu berezia sortzen da hitzak eta irudiak elkartuz, literaturan iraultza eragin duen sinergia, eta haur zein heldu, bertan murgil egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Kultura-balio unibertsalak ezagutarazi nahi dizkiegu haurrei bezala helduei ere, ikuspegi berrietatik egindako begiratuen bidez hain zuzen, eta oinarrizko helburu horretatik abiatuta, arreta eta ardura handiz lantzen ditugu gure argitalpenak, sormena eta irudimena bidelagun hartuta. 

Gure bildumek proposamen askotarikoak eskaintzen dituzte, gure ondare komuna sustatzen dutenak, trukea eta elkarrizketa balioesten dutenak; horren bidez, globalizazioak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gero eta eragin handiagoa duten gizarte honetan, kultura-identitateak aberastu egin nahi ditugu eta erronka berrien aurrean jarrarazi.

Hitzen eta irudien bidezko hizkuntzak gaitasuna du mugak gainditzeko eta komunikazio unibertsal bat eratzeko, eta, horregatik, gure proposamena ezin egokiagoa da bai hezkuntzan eta ikastetxeetan lantzeko, eta bai familian eta kultura-eremuetan jorratzeko ere. Izan daitezela etorkizuneko gizarteen ernamuinak.

«Hitzak, irudiak eta ideiak jomuga berrietarantz eramateko aukera bat»