OHIKO GALDERAK

MAIZ SORTZEN DIREN GALDERAK

Nola erregistratu naiteke?
Oso erraza da www.lafragatina.com atarian kontu bat sortzea; horrek, gainera, aukera emango dizu gure on-line dendatik eskariak egiteko. Horretarako, zoaz HASI SAIOA gunera eta bete ezazu erregistratzeko formularioa. Behin hori eginda, baieztapen mezu bat jasoko duzu helbide elektronikoan.

Zer egingo dut nire erabiltzaile izena ahaztu bazait?
Ez kezkatu. Zure kontura sartzeko, helbide elektronikoa ere erabil dezakezu.

Zer egingo dut nire pasahitza ahaztu bazait?
Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, zoaz HASI SAIOA gunera eta egin klik lotura honetan: AHAZTU EGIN AL ZAIZU PASAHITZA? Mezu bat jasoko duzu eman zenigun helbide elektronikoan, eta zure pasahitza berrezartzeko aukera izango duzu.

Aldatu al ditzaket nire kontuko datuak?
Bai. Behin saioa hasita, egin klik KONTUA gunean. Hortxe aldatu ditzakezu zure helbide elektronikoa, zure pasahitza, bidalketak eta faktura egiteko helbideak, eta helbide berriak ere gehitu ditzakezu lehendik erregistratu duzunaz gain.

Zein dira Fragatinaren baldintzak?
Gure baldintzak zein diren jakiteko, LEGE OHARRA atalean sartzera gonbidatzen zaitugu (orriaren beheko aldean dago).

Nola egin dezaket eskari bat?
Gure gunean produktuak erosteko, egin klik erosi nahi duzun produktuaren saskian, eta zure saskiari gehituko zaio. Nahi dituzun produktu guztiak aukeratu ondoren, zoaz ZURE SASKIA gunera eta jarrai iezaiezu hor ageri diren oharrei zure eskaria guri helarazteko. Oraindik erabaki ez baduzu, beste uneren batean egin dezakezu eskaria. Zure saskian sartu dituzun produktuak han egongo dira eskatzen dituzun arte edo handik ezabatzen dituzun arte, nahiz eta saioa bukatu.

Nola kendu ditzaket produktuak nire saskitik?
ZURE SASKIA gunera joan behar duzu (orriaren goiko aldean dago) eta kendu nahi duzun produktuaren ondoan ageri den Ezabatu botoian klik egin.

Zer-nolako ordainketa moduak onartzen dira?
PayPal bidez ordain dezakezu zure eskaria edo kreditu txartelarekin.

Zer-nolako prezioa dute bidalketa gastuek?
Fragatinak mundu osora egiten ditu bidalketak, eta prezioa aldatu egiten da herrialdearen arabera. Doakoa ere izan daiteke batzuetan. Bidalketa-tarifa guztien berri izateko, sar zaitez horretarako propio osatu dugun gunean: ENTREGAK ETA BIDALKETAK.

Itzuli al dezaket produktu bat?
Bai, jakina. Gure on-line dendan hartu duzun produktu bat itzultzeko, produktua jaso eta gehienez hurrengo bi egunetan jakinarazi beharko diguzu, eta guri bidali. Gure itzulketa-politikaren xehetasunak jakiteko, zoaz ENTREGAK ETA ITZULKETAK gunera (orriaren beheko aldean dago).

Ez baduzu aurkitu nahi zenuen erantzunik, zoaz HARREMANETARAKO gunera eta bidal iezaguzu mezu bat zure zalantzen berri emanez.  Ahalik eta lasterrena erantzungo dizugu.